Ana Beltran izanen da PPNko buru

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 27a, 08:09

Ana Beltran Nafarroako parlamentuan.

VII. kongresua egin du PPNk, eta bertan aukeratu dute Beltran alderdiko presidente.

Kargua hartzean, Nafarroako Gobernuaren aurka mintzatu da, eta esan du Uxue Barkos gobernuburuari "berdin" diola Nafarroa "abertzalea ez izatea, hark bere proiektu abertzalea duelako, bere bide-orria, eta, hortik kanpo, ezerk ez du axola".

Beltranentzat, "mingarriena" zaiona da "ETAren terrorismoaren biktimei egiten ari zaizkien umiliazioak. Errelatoa zuritu nahi dute, biktima batzuk besteekin nahastuz, eta sinetsarazi nahi digute bi alde egon direla, hau gerra bat izan dela".

Pablo Zalba izan da orain arte alderdia kudeatu duen taldeko buru. Hark azaldu du "pena handiz" utziko duela kargua: "Nafarrok merezi ez dugun gobernu batekin utziko dut Nafarroa".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!