Altsasuko auzia Iruñean epaitu behar dela erabaki du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, baina Auzitegi Gorenaren esku dago azken erabakia: hark erabaki behar du kasua Iruñean edo Madrilen epaituko duten.
Hasiera batean, Iruñeko hirugarren instrukzio epaitegiak erabaki zuen Auzitegi Nazionalak epaitu behar zituela Altsasuko gazteak. Auzipetuen defentsak erabaki horren aurkako helegitea aurkeztu zuen eta errekurtso hori onartu egin du Nafarroako Auzitegiko lehen gelak. Iruñeko hirugarren instrukzio epaitegia premiatu du, beraz, Gorenaren aitzinean auziaren ardura eska dezan.
La Audiencia de Navarra estima que el caso de Alsasua debe llevarse en Pamplona e insta a la juez a plantear la competencia ante el Supremo
— Tribunal de Navarra (@tsjn) 24 de març de 2017