Batzarre "berritzeko" asanblada orokorra eginen dute ekainean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 24a, 13:57

Argazkia: Batzarreko kide zenbait, asanblada orokorra iragartzeko unean.

 Batzarreko koordinatzaile, Batzorde Iraunkorreko zein kontseilu politikoko kideak hautatzeko aukera izanen da.

Apirilaren 1etik aurrera Batzarreko koordinatzaile, Batzorde Iraunkorreko zein kontseilu politikoko kide izateko hautagaitzak aurkezteko epea zabalduko dute. Emendakinak egiteko aukera ere izanen da; dena, ekainaren 16a baino lehen, orduantxe eginen baitu Batzarrek asanblada orokorra. Helburua: "ikusgarritasuna eta pisu soziala irabaztea". “Etorkizuneko Batzarra” eraiki nahi dute horrela. 

Batzarreko kide Patricia Abadek esan duenez, "jende berria" sartu da, eta "garaiak aldatu" dira, beraz, egoera berrira "egokitzeko" urratsak egin nahi dituzte, "asanblada orokorraren bitartez".

Estatutuak, kodigo etikoa eta dokumentu politikoa izanen dira eraberrituko dituztenak. Gisa horretan, "giza baliabideak, gizarte ekintza eta barne antolakuntza" moldatuko dituzte. 

Sinergien bila

Bestalde, gainontzeko alderdiekin izanen duten elkarlanari buruz galdetuta, "sinergiak beti" bilatu dituztela esan du Batzarreko partaide Joseba Ezeolazak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!