Ikurrina gobernuaren balkoian jarriko ez duela esan du Barkosek

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 24a, 09:43

Argazkia: Ikurrina Iruñeko udaletxeko balkoian.

Nafarroako udalak ikurrina jartzeko "burujabeak" direla azpimarratu du, dena dela.

Nafarroako Gobernuaren eraikinetan ez da ikurrinarik izanen; ondorioz. Horixe esan du Uxue Barkos Nafarroako presidenteaK. Nolanahi ere, ongi deritzo udalek ikurrina jartzeari, horretarako "burujabeak" baitira. 

Udalek ikurrina ipintzea begi onez ikusiz gero, gainera, Nafarroako Gobernuaren eta parlamentuaren "babesa" izanen dutela ziurtatu du. 

Ikurrina "inposatzen" aritzea leporatu dio PPk lehendakariari, UPNk eta PSNk askotan aitatutako diskurtso bera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!