Hil zituzten tokian, ETAren biktimak omentzeko plakak jartzeko aurreakordioa erdietsi du Iruñeko Udalak, EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi, Ezkerra eta PSNren botoekin. UPNk, aldiz, ez zuen haiekin bat egin eta besteen sostengua jaso ez zuen testu alternatiboa aurkeztu zuen.
"Egia, justizia eta erreparazioa" merezi dute biktima guztiek, bost taldeek adostutako testuaren arabera. Eledunen mahaian lortu zuten aurreakordioa eta laster berretsiko dute.
UPNk aurkeztutako testua antzekoa zen, baina Covite-ri egiten zion erreferentzia.