Gaur, Martxoak 22, Madrileko Kongresuan 74 diputatu eta 14 senatariek sinaturiko Adierazpena publiko egin da, Altsasun jazotako gertaera eta berauen tratamendu judizialaren inguruan. Jarraian adierazpena horren edukia eta bere sinatzaileen zerrenda jasotzen da.
ADIERAZPENA
Iragan urriaren 15ean, ordu txikitan, Altsasuko taberna batean jazo ziren gertaerak direla medio, herriko bederatzi gazteri terrorismo-ekintza egotzi diete, horietako hiru behin-behinean espetxeratuak jarraitzen dute. Elkarbizitza, askatasuna eta justiziarekiko konpromisoarengatik, giza-eskubideekiko errespetuarengatik eta Zuzenbide-Estatuaren printzipioengatik, dokumentu hau sinatzen dugunok gure kezka adierazi nahi dugu kasua garatzen ari den moduarengatik.
Oinarritzat jotzen dugu jendarteak, instituzioetako ordezkariek, hedabideek eta sistema judizialak zuhurtasun, inpartzialtasun eta proportzionaltsun irizpideen arabera jokatzea. Errespetua zor diogu errugabetasun-presuntzioari eta, horregatik, gure kezka agertu nahi dugu gazteen identitatea argitaratu izanagatik, horietako bi adin txikikoak izanik, eta atxiloketak gauzatu diren moduarengatik ere: agindu judizialik gabe eta ordu eta leku publikoetan, nahiz eta aurretik beren kabuz deklaratzera aurkeztu ziren. Epaile naturala ukatu zaie eta, jurista entzutetsuek azpimarratu duten bezala, berme prozesalak (defentsa-eskubidea, norbanakoaren ardura, interpretazio ez estentsiboa, proportzionaltasuna, bidegabekeria-eza…) zalantzatan geratu dira.
Gure kezka azaldu nahi dugu, era berean, gertaerak terrorismo delitutzat judizialki izendatzeagatik. Proportzionaltasun-faltak eta interpretazio estentsiboak urratzen dute askatasuna, berme prozesala eta herritar guztiok babestu behar gaituen segurtasun juridikoa. Hori dela eta, nabarmendu nahi dugu Foruzaingoak eta Guardia Zibilak idatzitako lehenengo txostenek ezeztatu eta errefusatu egin dutela gertaerak terrorismo-delitutzat kalifikatzea.
Kode Penalak terrorismoaren delituaren inguruko definizioa, Nazio Batuetako Giza-Eskubideen hainbat Errelatoreek zalantzan jarri dute behin baino gehiagotan. Zehatzago, indarrean dagoen definizioa, 2/2015 Lege Organikoak eragindako erreformaren ondorio dena eta bere zioen azalpenaren arabera terrorismo jihadista bereziki borrokatzera zuzendua dagoena, duela gutxi (2015-02-23) Nazio Batuetako Giza-Eskubideen bost Errelatoreek zalantzan jarri dute “idatzita dagoen moduan, lege anti-terroristak terrorismotzat ezin daitezken jokabideak kriminalizatu ditzakeelako eta besteren artean, adierazpen askatasunaren jarduteari neurri gabeko murrizketak eragin ditzakeelako”. Altsasuko kasua horren adibide argia da.
Terrorismo-ekintzatzat hartuz gero, 10-15 kartzela zigorra legokieke gazte hauei, erailketa delituari dagokion zigorraldia beraz, eta hori ez dator bat mediku agirietan adierazten diren lesioen larritasun mailarekin. Nabarmendu beharra dugu gehiegizko zigor horiek betetzeak gazteei ekarriko lieken konpondu ezinezko kaltea. Azpimarratu beharra dugu behin-behineko kartzelaldia salbuespenezko kautelazko neurria dela. Kezkagarria da aipaturiko neurria gazte horiei ezartzea, behin baino gehiagotan, eta beren borondatez, epaitegietan aurkeztu direlako, deklaratzeko prest. Ulertzen dugu familiek sentitzen duten babesik eta defentsiorik eza.
Bestaldetik, gertaerak izan zirenetik hedabideek neurriz gaindi jorratu dute gaia eta Altsasuko herriaren errealitatearekin bat ez datorren irudia eman dute. Oso kaltegarria izan da, eta ez dio elkarbizitzari mesederik egiten.
Horregatik guztiarengatik, eskatzen dugu proportzionaltasunaren, justiziaren eta ekitatearen printzipioak gailen daitezen eta galdegiten dugu terrorismo-delituaren kalifikazioa ezabatzeko, eskumena Iruñeko 3. Instrukzio-epaitegiari bueltatzeko eta, ondorioz, zazpi gazteak aske uzteko.
Aldi berean, agintari eskudunei eskatzen diegu (Fiskaltza Nagusia, Auzitegi Nazionala eta Nafarroako Probintzia-Auzitegia) norabide berean birplanteatu dezatela beren jarduna, eta Herri-administrazio, hedabide, gizarte eta politika-eragile eta jendarteari ere eskakizun hauek bete ditzatela eskatzen diegu.
SINATZAILEAK:
- Joseba Agirretxea Urresti (Diputatua. PNV)
- Nagua Alba (Diputatua. Podemos)
- Fèlix Alonso (Diputatua. IU)
- Vanesa Angustia Gómez (Senataria. En Marea)
- Teresa Arévalo Caraballo (Diputatua. Podemos)
- Miguel José Aubà Fleix (Senataria. ERC)
- Joaquim Ayats i Bartrina (Senataria. ERC)
- Anna Azamar Capdevila (Senataria. ERC)
- Jorge Luis Bail. (Diputatua. Podemos)
- Angela Ballester (Diputatua. Podemos)
- Joan Baloví i Roda (Diputatua. Compromis)
- Iñigo Barandiaran Benito (Diputatua. PNV)
- Enric Bataller i Ruiz (Diputatua. Compromis)
- Marian Beitialarrangoitia (Diputatua. EH Bildu)
- Ferran Bel Accenci (Diputatua. PDeCAT)
- Ione Belarra Urteaga (Diputatua. Podemos)
- Iñaki Bernal (Senataria. IU)
- Carolina Bescansa (Diputatua. Podemos)
- Miguel Bustamante (Diputatua. IU)
- Pablo Bustinduy (Diputatua. Podemos)
- Carles Campuzano Canadés (Diputatua. PDeCAT)
- Ignasi Candela Serna (Diputatua. Compromis)
- Joan Capdevila i Esteve (Diputatua. ERC)
- Ester Capella i Farré (Diputatua. ERC)
- Mirella Cortès Gès (Senataria. ERC)
- Jose David Carracedo Verde (Diputatua. Podemos)
- Sofia Castañón (Diputatua. Podemos)
- Laura Castel Fort (Senataria. ERC)
- Xavier Castellana Gamisans (Senataria. ERC)
- Lourdes Ciuró Buldó (Diputatua. PDeCAT)
- Mae de la Concha Gª-Mauriño (Diputatua. Podemos)
- Jordi Martí Deulofeu (Senataria. ERC)
- Yolanda Díaz Pérez (Diputatua. En Marea)
- Gloria Elizo. (Vicepresidenta tercera del Congreso). (Diputatua. Podemos)
- Francesc Xavier Eritja Ciuró (Diputatua. ERC)
- Iñigo Errejón (Diputatua. Podemos)
- Aitor Esteban Bravo (Diputatua. PNV)
- Miquel Angel Estradé Palau (Senataria. ERC)
- Sonia Farré Fidalgo (Diputatua. Podemos)
- Alexandra Fernández (Diputatua. En Marea)
- Mar García Puig (Diputatua. Podemos)
- Eva García Sempere (Diputatua. IU)
- Alberto Garzón (Diputatua. IU)
- Antonio Gómez-Reino Varela (Diputatua. En Marea)
- Segundo González García (Diputatua. Podemos)
- Francesch Homs i Molist (Diputatua. PDeCAT)
- Auxiliadora Honorato Chulián (Diputatua. Podemos)
- Pablo Iglesias (Diputatua. Podemos)
- Jon Iñarritu (Senataria. EH Bildu)
- Teresa Jordà i Roura (Diputatua. ERC)
- Mikel Legarda Uriarte (Diputatua. PNV)
- Juantxo López de Uralde (Diputatua. Podemos)
- Ana Marcello (Diputatua. Podemos)
- Lucia Martin González (Diputatua. Podemos)
- Rosa Martínez Rodríguez. (Diputatua. Podemos)
- Oskar Matute (Diputatua. EH Bildu)
- Eduardo Maura. (Diputatua. Podemos)
- Joan Mena (Diputatua. IU)
- Sergi Miquel Valentí (Diputatua. PDeCAT)
- Alberto Montero (Diputatua. Podemos)
- Irene Montero Gil (Diputatua. Podemos)
- Jaume Moya i Matas (Diputatua. Podemos)
- Miriam Nogueras Camero (Diputatua. PDeCAT)
- Joan Olòriz Serra (Diputatua. ERC)
- Elisenda Pérez Esteve (Senataria. ERC)
- Bernat Picornell Grenzner (Senataria. ERC)
- María Pita Cárdenas (Diputatua. Podemos)
- Antoni Postius Terrado (Diputatua. PDeCAT)
- Alberto Rodríguez (Diputatua. Podemos)
- Ángela Rodríguez Martínez (Diputatua. En Marea)
- Josep Rufà Gràcia (Senataria. ERC)
- Gabriel Rufián Romero (Diputatua. ERC)
- Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea (Diputatua. PNV)
- Isabel Salud (Diputatua. Podemos)
- Jordi Salvador i Duch (Diputatua. ERC)
- Tania Sánchez (Diputatua. Podemos)
- Eduardo Santos Itoiz (Diputatua. Podemos)
- Ricardo Sixto (Diputatua. IU)
- Marta Sorlí Fresquet (Diputatua. Compromis)
- Ana María Surra Spadea (Diputatua. ERC)
- Joan Tardà i Coma. (Diputatua. ERC)
- Ana Terrón (Diputatua. Podemos)
- Carmen Valido Pérez (Diputatua. Podemos)
- Noelia Vera Ruiz-Herrera (Diputatua. Podemos)
- Raimundo Viejo Viñas (Diputatua. Podemos)
- Miguel Vila Gómez (Diputatua. Podemos)
- Jordi Xuclà Costa (Diputatua. PDeCAT)
- Juan Pedro Yllanes (Diputatua. Podemos)