Funtzio publikoak "kexa gehien" jaso dituela jaso du Arartekoaren txostenak

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 22a, 13:56
Argazkiqa: Javier Eneriz, Nafarroako parlamentuan, artxiboko irudi batean.

Atzetik daude, hurrenez hurren, gizarte ongizatea, hezkuntza, enplegu publikoa, osasuna eta ingurugiroa. 

Orotara, 830 kexa jaso ditu Arartekoak eta 910 kontsulta egin dizkiote herritarrek. Kexei dagokienez, %82 tramitera onartuak izan dira. Horrez gainera, 677 ikerketa egin ditu.

2016ko ekimenen txostenak 1.965 esku hartze jasotzen ditu, 2015ko datuekin alderatuta, %29,6 egin du behera, beraz, jarduerak.

Funtzio publikoa, lehen lerroan

Hamaika arlotako kexak iritsi dira Arartekoarengana: funtzio publikoa dago lehen postuan; bigarrenean, gizarte ongizatea eta hirugarrenean, hezkuntza. Javier Eneriz Arartekoaren aburuz, Hezkuntza Departamentuak eta Osasunbideak jarri diete "arreta gutxien" jasotako kexei.

Soilik kexen %60 

Administrazioei dagokienez, Arartekoa kexu azaldu da, soilik kexen %60ari bide ematen baitiote. Enerizen aburuz, portzentaia hori "ez da altua": "Arreta gehiago jarri beharko liekete administrazioek herritarren kexei".

Kargua uzteko, gehiengoaren beharra

Kargua utzi nahiko luke Enerizek, dena dela, gehiengo zabala behar du: 30 parlamentarik adostu behar dute zeinek hartuko duen haren lekukoa eta oraindik ez dute batasunik erdietsi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!