Hezkuntza mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Sortzenek

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 22a, 09:09

Argazkia: Sortzen elkarteko kideak artxiboko irudi batean.

Sortzen Elkarteak martxoaren 22an eta 23an antolatutako hezkuntza mobilizazioetan parte-hartzeko deia egiten dio hezkuntza komunitateari eta "gizarte osoari, herriaren motorea den heinean, jendarte osoaren ardura eta betebeharra baita hezkuntza".

Hezkuntza greba eta mobilizazioetan parte-hartzeko deia egin du Sortzen Elkarteak: martxoaren 22an Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban greba eguna deitu dute unibertsitatez kanpoko hezkuntzan; bestalde, martxoaren 23an, Hego Euskal Herriko ikasle guztiak daude grebara deituta.

"Haiek inposatu nahi duten uniformizazioaren aurrean aniztasunak aberasten gaituelako; haien elitismoaren eta lehiakortasunaren aurrean, kolektiboki heziz, inor atzean utziko ez dugulako; pedagogia askatzaileak bultzatuz; behetik gorako hezkuntza burujabetza praktikan jarriz; eskubide berdintasunaren balioa sustatuz; ikasle euskaldun eleaniztunak heziz; ikasleen behar afektiboa eta emozionalak kontuan hartuz; ikuspegi kritikoa duten herritar autonomoak helburu…", esan du Sortzenek.

Hala, "inposaketen aurrean" Euskal Herrian "Hezkuntza Sistema Propioa" behar dela aldarrikatu dute. "Denon artean adostutako Hezkuntza Sistema Propioa. Ez espainiar, frantziar eta Euskal Herriko elite politiko eta ekonomikoen mesedetan diseinatutako sistema".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!