Spoken poetry eta abestien nahas-mahasa da Porto emanaldia, Maite Arroitajauregi 'Mursego' eta Harkaitz Canoren arteko elkarlanaren emaitza.
"Porto, ardoa aitzaki hartuta, egungo bizimoduari buruzko ikuspegi lirikoa eta umoretsua eskaini nahi duen ikuskizuna da; horretarako, Fernando Pessoa, Charles Baudelaire, Rafa Berrio eta beste egile batzuen poemak eta abestiak ehotzen ditu ex profeso egindako beste konposizioekin batera, Mursego musikariak duen ahalmen inprobisatzaileaz lagundurik".