ELAren babes bakarrarekin amaitu da euskararen dekretuaren negoziazioa

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 21a, 09:27

LAB eta Anpe sindikatuek abstentziora jo zuten, eta CCOOk, UGTk, Afapnak eta SMNk kontra bozkatu zuten.

Bukatu da euskararen foru dekretuaren negoziazioa eta ez du babes askorik izan. Sindikatu bakar batek babestu baitu Gobernuaren proposamena. Atzo amaitu zen Nafarroako Gobernuaren eta sindikatuen arteko negoziazioa, eta ELAren aldeko botoa bakarrik jaso zuen proposamenak. LAB eta Anpe sindikatuek abstentziora jo zuten, eta CCOOk, UGTk, Afapnak eta SMNk kontra bozkatu zuten.

ELAko ordezkarien esanetan, dekretua berandu datorrela eta eskasa dela onartu bazuten ere, aldeko botoa ematea erabaki zuten, "euskararen normalizazioaren bidean urrats garrantzitsua" dela uste baitute.

LAB sindikatuak, berriz, gobernuak planteatutako neurriak oso ahulak eta oso geldoak direla uste du. Uste dute zehaztu gabe daudela neurri guztiak. "Ez da zehazten zenbat lanpostutan eskatuko den euskara, non baloratuko den meritu gisa non eta zenbat puntu emanen dituzten.... Hori guztia egin gabe dago, eta segur aski, legealdiaren bukaerara arte itxaron beharko dugu; hortaz, dekretu honi babesa ematea fede kontua da", azaldu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!