Arrazakeriaren aurkako astea, martxan

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 21a, 08:06
Argazkia: Bartzelonako Saltzaile Ibilatarien Sindikaatuko mobilizazio bat. / @sindicatomanter

SOS Arrazakeriak antolatutako jardunaldietan, "borroka mestizoak" ikusaraztea da aurtengo erronka. 

Bartzelonako Saltzaile Ibiltarien Sindikatua, hoteletako gelazainen Las Kellys elkarteko kideak, Etxekolangileen eta zaintzaileen Sindikatua... Gonbidatu bereziak izanen ditu aste honetan SOS Arrazakeriak, arrazakeriaren aurkako astean. Gaur hasi eta ostegunera arte iraunen du; batez ere, "mestizoen borrokak" jarriko dituzte lehen lerroan. 

Arratsalde honetan bertan hasiko dira ekimenak, dokumental batekin: Made in LA eskainiko dute. 

Egun handia larunbata izanen da, manifestazioa eginen baitute, arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra, 12:00etan Gazteluko plazatik aterata. 

Ekimen guztiak Zabaldin izanen dira, 19:30ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!