Udaberria, iruditan

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 20a, 09:36

> Bidali udaberriko argazkiak 608 91 89 96 telefonora eta webgunean sartuko ditugu. 
> Igo sare sozialetara irudiak #udaberriabadator @fm983irratia traolekin. 

2017ko udaberria gaur, martxoaren 20a, hasiko da 11:29ean, eta 92 egun eta 18 ordu iraungo ditu, hau da, ekainaren 21era arte (06:24ean), Astronomiaren Behatoki Nazionalaren datuen arabera.

Mundu osoko ia edozein lekutan egunak eta gauak iraupen bera duten unean hasten da udaberria, hau da, udaberriko ekinozioan. Une horretan, udazkena hasten da hego hemisferioan.

Gainera, gaurtik aurrera egunak luzatzen hasiko dira eta, gauden latitudetan, Eguzkia bi minutu arinago altxatuko da, eta arratsaldean minutu bat beranduago sartuko da. Hala, urtaro honetan, egunaren iraupena hiru minutu luzatuko da egunero.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!