LGTBIQ informazio eta arreta zentroa izanen du Iruñeak

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 15a, 12:49

Informazioa, arreta, babesa eta sentsibilizazioa lantzeaz gain, topaketa espazioa izanen da, Iruñeko Udalaren arabera. Familiei, norbanakoei eta eragileei zuzenduta dago.

LGTBIQ zentroa izanen du Iruñeak, "informazioa, arreta, babesa eta sentsibilizazioa" lantzeko, "familiekin, norbanakoekin eta eragileekin". Horrez gainera, topaketa gune bat ere izanen da. 

Tokiko Gobernu Batzordeak asistentzia teknikoa eskaintzeko zerbitzua kontrata berri du, lizitazioa hutsik geratu ostean. Urtean 78.678 euroko aurrekontua ez gainditzea izanen du oinarri.

Astelehenetik ostiralera egonen da zabalik: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Internet bidez ere skuragai izanen da eta LGTBI artxiboa izanen du. Arreta sexologikoa eta psikosoziala eskainiko ditu, banakakoentzat zein taldeentzat.

Besteak beste, informazio kanpainak, koordinazio lanak eta boluntarioen dinamizazioa gauzatuko ditu. Heteroarauarekin sexu aukera edota identitate sexuala bat egiten ez duten pertsonek "bazterketa" pairatzen dutela gogorarazi du Iruñeko Udalak. LGTBI mugimenduak egindako eskaerei erantzunez jaio da zentroa. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!