Errenta lehentasuna izanen den beka sistema aztertzen ari da Hezkuntza Departamentua

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 15a, 08:39

2017-2018 ikasturtean ikasle gehiagorengana iristeko beka sistema aztertzen ari da Jose Luis Mendozaren departamentua. 

Aurreko legealdian abian zen bekaren eta une hauetan martxan den dagoen bekaren artean sortu nahi du "egokiagoa eta ikasle gehiagorengana" iritsiko den sistema. Lehentasuna emanen zaio familiaren errentak eta bigarren plano batean geratuko litzateke zer nolako unibertsitatean eginen diren ikasketak. Arartekoak egindako gomendioak jarraitzen ari da Hezkuntza Departamentua. Iskanbila sortu da aurtengo deialdiarekin eta batez ere kexu izan dira Opuseko unibertsitateko ikasle eta gurasoak "beka deialdi desorekatua" egiteagatik. 

Mahai gainean ikasturte honetarako Hezkuntza departamentuak egina zuen planteamentua, aurreko sistemarekin euren ikasketak hasiak zituzten ikasleentzat izanen da, sistema iragankor gisara funtzionatuko duena. Lehen mailan ikasturte honetan euren ikasketak hasi dituztenek berriz, sistema berria izanen dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!