"Ez dago atzera pausorik mendekotasunari eskaintzen zaion arretan baizik, hobekuntza progresiboa", azaldu du Miguel Laparra Eskubide Sozialetarako kontseilariak. Hiru datu nagusi eman zituen Laparrak baieztapen hori justifikatzeko: alde batetik, 2.000 herritar gehiagori eskaintzen zaie arreta; bestetik, 7.000 herritarrek onura fiskalak izanen dituzte (guztira 14.598 dira); eta azkenik, itxaron zerrendak %32 txikitu dira.
Mendekotasun arloan "kaosa" eta "azterketa ez gainditzea" leporatu diote UPN eta PPko eledunek Laparraren departamentuari. "Intoxikazio hitz horien gainetik, egindako lanaren emaitzak iristenari dira", nabarmendu du kontseilariak.