Goizaldean lurrikara izan da Eguesibarren

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 15a, 07:59

Iruñerria mugiarazi zuen lurrikaraz geroztik beste hamar dardara txiki izan dira Nafarroan. 02:39an izan da azkena epizentroa Eguesibarren izan du eta 2.0 graduko magnitudearekin izan da. 

Martxoaren 10ean izan zen 4.2ko magnitudea izan zuen lurrikara. Olaben izan zuen epizentroa eta dardara Iruñerri osoan antzeman zen, baita Gipuzkoako eta Lapurdiko zenbait herritan ere. Ordutik, magnitudez apalagoak izan diren lurrikarak izan dira. Azkena goizaldean: 2.0 magnitudeko lurrikara izan da Eguesibarren epizentroa izan duena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!