#AngelGogoan, beste urte batez

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 14a, 08:58

Espainiako polizia batek eta haren semeak eraildako Angel Berrueta Donibaneko okinari omenaldia egin zioten atzo, Donibanen.

13 urte bete ziren atzo Espainiako polizia batek eta haren semeak Angel Berrueta Donibaneko okina erail zutenetik; haren okindegian bertan izan zen, martxoaren 11ko atentatuaren ingurumarian, ETA gaitzesteko kartel bat ipintzeari uko egin ostean. Martxoak 13 zituen orduan. 

Eta, atzo, hilak berriz 13 zituenean, omenaldia egin zioten auzokideek Berruetari. Auzo "hobe baten alde borrokan" segituko dutela ziurtatu zuen Herri Mugimenduetako ordezkari batek, oroitza ekitaldian. Gurasoak taldeko kide batek adierazi du halaber hiru gauza nahi dituztela: "egia, justizia eta erreparazioa".

Urteetan aitortzarik gabe egon ostean, Iruñeko Udalak "motibazio politikoko biktima" dela onartu du, azkenean; eta plaka bat ere ipini dute Berrueta omentzeko. 

Ahotsa.info-k egin ditu argazkiak, eta gurera ekarri ditugu Creative Commons lizentziari esker.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!