Hiru urteko haurrentzako hiru gela sortu nahi ditu Hezkuntza Sailak, Ezkaba ikastetxea publikoan, baina gatazka sortu da: 78 familiek eman dute izena, eta, beraz, hiru gela sortuz gero, ume horietako batzuk kanpoan geratuko lirateke. Gainera, Ezkabako Eskola Kontseiluak adierazi du aski toki baduela, laugarren lerro bat hartzeko. Hezkuntzak, ordea, defendatu du Bernart Etxeparen, Buztintxurin eta Patxi Larraintzarren badela tokia, eta, beraz, bertara joan daitezkeela haur horiek. Hala, ukatu egin du laugarren gela, eta sinadura bilketari ekin diote gurasoek, Hezkuntzak haien eskaera bete dezan.
Lau haur geratu dira kanpoan
Eskola Kontseiluak oroitarazi du izan dituztela lau gela kurtso bakoitzeko lehendik ere. Gurasoek jakinarazi dute ez dutela "etsiko, egoera konpondu arte".
Martxoaren 17an elkarretaratzea eginen dute Hezkuntza Departamentuaren aurrean, 13:30ean. #Ezkaba4bai traola sortu dute eta @ezkabafamiliak kontuaren bidez gatazkaren berri ematen ari dira.