Soriako behitegi erraldoiaren aurka azaldu da parlamentua

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 14a, 07:57

Valle de Odieta kooperatibak 20.000 behi jarri nahi ditu Sorian (Espainia), eta urtean 180 milioi litro esne ekoizteko asmoa du. Aho batez onartu du Nafarroako Parlamentuak proiektuaren kontrako adierazpena.

Sorian (Espainia),  20.000 abere buru izanen lituzkeen behitegia eraikitzearen aurka azaldu da Nafarroako Parlamentua. Aho batez, gainera, talde guztiek jo dute Valle de Odieta kooperatibak eraiki nahi duen ekoizpen handiko behitegiaren kontra, "abeltzain txikien kalterako" baita, lurrarentzat ez delako "sostengarria" eta "inbertsore handien neurrira" pentsatua delako. Hori esan du Ahal Dugu taldeko Parlamentari Carlos Cousok.

Nafarroa osoko ganaduetan, orotara, 25.000 behi daudela oroitarazi du legebiltzarrak eta, beraz, makro esplotazioak bertako errealitateari "kalte" eginen lioke. 

Noviercasen eraiki nahi dute, 166 laguneko herri batean, eta Europako handiena izatea dute xede. 95 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du kooperatibak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!