Angel Berrueta gogoratzeko elkartasun omenaldia izanen da gaur

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 13a, 08:23
Angel Berruetari omealdia eginen diote hil zutenetik 13 urte pasa direnean.

Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalean 20:00etan ekitaldia eginen dute Angel Berrueta hil zutela 13 urte pasa direnean. 

Donibaneko okina zen Angel Berrueta. Madrilen izan ziren atentatuen ingurumarian hil zuten. Okindegian lanean ari zela polizia bat eta haren semea sartu ziren dendan. M-11-ko atentatua gaitzesteko kartela jarri nahi ez zuelako erail zuten Berrueta. 

Elkartasun kutsua izanen du gaur eginen den omenaldiak. Urteotan guztiotan bizilagunen, auzokideen, senideen eta herritarren babesa izan du Berruetaren familiak Leire Martinezek Euskalerria irratian gogorarazi duen moduan: "Inoiz baino gehiago aurten elkartasun horri eginen diogu keinu omenaldian". 

Egia, justizia eta erreparazioa

Hamahiru urte daramatza familiak egia, justizia eta erreparazioa eskatzen. Zein heinean bete diren Martinezi galdetuta uste du, pausoak eman direla: "Iaz udalak adierazpena onartu zuen Angel Berrueta biktima izan zena onartzen zuena. Aurten ere Nafarroako Parlamentuak eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako biktimei omenaldia egin die. Pìskanaka erakundeen babesa jasotzen ari da familia". 

Justizia txikia izan duela ere uste du Martinezek. Berrueta hil eta denbora gutxira irten baitziten espetxetik zenbait baimen eskuratuta: "Dagoeneko kalean dira. Familiak urruntze agindua du eskatua, baina, ez dakigu zertan den", azaldu du Martinezek. 

Erreparazioari dagokionez, batez ere inguruko jendeak, herritarrek, bizilagunek eman diote babes hori familiari, elkartasun handia izan dute. 

 

> Elkartasun-omenaldia eginen diote Angel Berruetari 20:00etan Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!