Ainhoa Fernandez (ELA): "Irakasleak ez diren gainerako langileek uda kobratzeko eskubidea izanen dute"

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 10a, 08:54

Nafarroako eskoletako zaindariek uda kobratzeko eskubidea dute. Hala ondorioztatu du ELAk irabazi berri duen epaiketako epai judizialak. 

Aitzindaria da epaia. Aurretik beste inork eraman ez duen gaia da. Hezkuntzan lan egiten duten zaindariek, irakasleak ez diren horiek, uda kobratzeko erretroaktibitatea lortu du ELAk.

Gaur Iruñeko egoitzan prentsaurrekoa eman dute ELAko zerbitzu publiko eta judizialek irabazitako epai horren ezaugarriak azaltzeko. 

42/2016 Foru dekretuak onartzen du eskubide hori bai irakasleentzat eta bai zaindarientzat 2015/2016 ikasturtetik aurrera. Irakasleentzat, ordea, 4 urteko erretroaktibitatea lortu zen, baina zaindarientzat ELA izan da epaitegira eraman duena kasu eta irabazi duena.

"Kontuan izan behar da oso kolektibo feminizatu eta prekarizatua dela", azaldu du Ainhoa Fernandezek ELA sindikatuko kideak. "200 bat langile duen zerbitzu honen %65a behin-behinekoa da; kontratazioaren gehiengoa ez da jardun osokoa eta askotan, 4 ordu baino gutxiago lan egin arren egunean, bai goizez eta bai arratsaldez lan egin behar izaten dute".

Auto hau lan-baldintzen hobekuntzan aurrerapausoa da ELA sindikatuaren esanetan eta langileak animatzen dituzte ELAra hurbiltzera erreklamazio horiek bideratzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!