"Terrorismoa goratu" ez zutela deklaratu dute Tafallako hiru auzipetuek

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 9a, 08:29
Argazkia: Gorka Labat, Oier Araiz eta Fernando Sota auzipetutako tafallarrak.

Euskal preso politikoekiko elkartasunezko brindisean parte hartzeagatik 2 urteko espetxe zigorra, 3 urteko zaintzapeko askatasuna eta 9 urteko gaitasungabetzea eskatu ditu Fiskaltzak haientzat.

2 urteko espetxe zigorra, 3 urteko zaintzapeko askatasuna, 9 urteko gaitasungabetzea eta 4.800 euroko isuna eskatu ditu Fiskaltzak auzipetutako Gorka Labat, Oier Araiz eta Fernando Sota tafallarrentzat.

Dena, euskal presoen aldeko Tafallako jaietako brindisean parte hartzeagatik. Atzo pasa ziren epaile aurretik eta "terrorismoa goratu" ez zutela deklaratu zuten. "Pozik" geratu ziren deklaratu ostean,Berria egunkariak jakinarazi duenez. Nahiz eta jakin badakiten Auzitegi Nazionalean "edozer gauza" gerta litekeela.

Igandean, manifestazioa izan zen Tafallan, auzipetuekiko elkartasunez eta Iruñean ere brindisa egin zuten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!