Eremu mistoan beste 11 udalerri sartzearen alde azaldu da Gobernua

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 8a, 20:18

Aibar

Abaigar, Aibar, Ameskoabarrena, Antzin, Artazu, Cabredo, Zirauki, Mendigorria, Murieta, Villatuerta eta Zuñiga dira. 

Nafarroako Gobernuak gaur egin duen saioan azaldu du eremu mistoan beste 11 udalerri sartzea proposatzen duen Euskararen Legea aldatzeko proposamenaren alde dagoela; horixe eskatu dute udalerri horietako osoko bilkurek.

Lege horren 5.1 artikulua aldatzea da eskatzen dena; artikulu horrek eremu mistoa osatzen duten udalerrien zerrenda jasotzen du, eta zerrenda horri honako udalerri hauek gehitu litzaizkioke: Abaigar, Aibar, Ameskoabarrena, Antzin, Artazu, Cabredo, Zirauki, Mendigorria, Murieta, Villatuerta eta Zuñiga.

Euskararen Legeari aldaketa hori egiteko proposamena Nafarroako lurraldearen errealitate soziolinguistikoaren bilakaeran oinarritzen da, baita gaur egun eremu ez-euskaldunean dauden udalerri batzuen eskari sozialean ere; azkeneko hilabeteetan, udalerri horietako osoko bilkurak eskatzen ari dira egin daitezela legezko dagozkion ekimenak udalerri horiek eremu mistoan sartzeko, euskara beren udalerrietako berezko hizkuntzatzat jotzen baitute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!