Julen Zelaieta nagusitu da Iruritan jokatutako final-laurdenean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 6a, 09:05

Martxoaren 26an Agoitzen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Berako bertsolariak. 

Lepo bete da Iruritako Gizarte Bilgunea, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laugarren final-laurdena bertatik bertara jarraitzeko.

Iruritako Gizarte Bilgunean jokatu da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laugarren final-laurdena, aretoa bete duten 150 bertsozale baino gehiagoren aurrean. Han aritu dira kantuan Saats Karasatorre, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta, Ekaitz Astiz, Amaia Elizagoien eta Oskar Estanga. Karasatorrek lehen aldiz hartu du parte txapelketa batean. Fernando Anbustegi aritu da gai-jartzaile lanetan.
Saio puntugarriaren ostean, Julen Zelaietak eskuratu du puntu gehien, 306, eta horrenbestez, martxoaren 26an Agoitzen jokatuko den hirugarren finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Josu Sanjurjo, Amaia Elizagoien, Oskar Estanga, Ekaitz Astiz eta Saats Karasatorre. Bost bertsolari hauek bihar Uharten jokatuko den azken final-laurdeneko puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 30etatik.

Honela geratu da saioko puntuazioa:
Julen Zelaieta 306

Josu Sanjurjo 289

Amaia Elizagoien 279

Oskar Estanga 272,5

Ekaitz Astiz 266

Saats Karasatorre 265,5

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!