Astelehenenean parte hartuko du lehenbizikoz Nafarroak euroeskualdearen batzarrean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 3a, 12:07

Akitaniako Kontseilu Erregionalaren egoitzan eginen dute euroeskualdearen batzarra.

> Aurrerantzean euroeskualdeak Euskal Herriko lurralde guztiak elkartuko ditu.
> Akitaniako, Euskal Autonomia Erkidegoko, eta foru Erkidegoko agintariak Bordelen batzartuko dira,
> Uxue Barkos lehendakaria izanen da Nafarroaren ordezkaritzaren burua.

Astelehenean Akitania-EAE-Nafarroa euroeskualdeak lehen batzarra eginen du foru Erkidegoa eskubide osoko kide delarik. Gai zerrendaren arabera, Euskal Herriko lurralde guztiak biltzen dituen erakundearen osoko bilkuran, 2016ko ekinbideen balantzea eginen dute, 2017ko aurrekontuak aztertuko dituzte, eta proiektuak aurkezteko deialdiak onartuko dituzte.

Nafarroako Gobernuak ordezkaritza zabala bidaliko du Bordelera, Barkos lehendakaria ez ezik batzar horretako kide baitira Manu Aierdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordea, Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Isabel Elizalde Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria, eta Erakundeeriko Harremanetako eta Komunikazioko zuzendari nagusi Pello Pellejero.

Nafarroako Foru Erkidegoa barruan dela, euroeskualdeak ia bederatzi milioi biztanle ditu, eta 100.000 kilometro koadro.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!