Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Capraboko kaleratuei sostengua adierazi die Iruñeko udalbatzak, aho batez

Euskalerria Irratia 2017-03-03 10:33   Ekonomia  Nafarroa

Kaleraturiko 18 langileak Udaletxean izan ziren atzo.

Capraboko kaleratuei sostengua adierazi die Iruñeko udalbatzak, aho batez
Capraboko kaleratuek martxoaren batean Iruñeko Udaletxearen aitzinean egindako elkarretaratzea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Kaleratuen eledun Eva San Miguelek nabarmendu zuen kaleratu guztiak emakumezkoak direla, 46 eta 60 urte bitartekoak, “eta hartara zalantzazko lan etorkizunekoak”. Bestalde, salatu zuen Eroskik iaz 2,8 milioi euroko etekinak lortu zituela, eta zabalkuntza planak dituela. “Kaleratuak birkoloka gaitzake denda berrietan, edota behar baino langile gutxiago dituztenetan”, gaineratu zuen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa