Euskal Herriko eta Gaskoniako musika, Xarnegeren fusioaren eskutik

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 3a, 08:55

Larunbatean izanen da ekitaldia, Sanduzelaiko Civivoxean, 20:00etan. Sarrerak online zein bertan har daitezke.

Eszenatokiak udal-zikloak Xarnege talde euskal-gaskoia ekarriko du larunbatean Sanduzelaiko Civivoxera, aurten Word Music Womex 2016 Nazioarteko Jaialdian aritu den taldea, alegia. Xarnege musika-proiektuak Gaskoiniako eta Euskal Herriko kulturako eta etnografiako elementu komun asko biltzen ditu, eta erroetatik abiatuta etorkizuna eratzen duen elkargune bat izan nahi du, ez nahasketa bat. Xarnege, edo Sharnègo, hitz gaskoia da, eta Euskal Herriaren eta Gaskoiniaren arteko mugako herriak –euskaraz nahiz gaskoieraz egiten dutenak– izendatzeko erabiltzen da.

Pirinioen bi aldeetako kanta herrikoietako askok doinu hautemangarri berbera dute, baina beste era batean interpretatzen dira, tresna ezberdinez, hizkuntza ezberdinez edo bestelako dantza-pausoek lagunduta. Haien azken lana, Kyklos, izango da saioaren ardatz. Bost taldekideek musika-tresna ugari erabiliko dituzte konposizioak jotzeko. Xarnege honako musikari hauek osatzen dute: Jean Baudoin (bohak, hiru zuloko txirulak, danbor tradizionalak), Josean Martín Zarki (gitarra eta bouzukia), Juan Ezeiza (biolina, albokak, erritmo-kutxa), Lucía Longué (txirula zulodunak, bessona, akordeoia, boha eta ahotsa), eta Simon Guillaumin (zarrabetea eta ahotsa).

Kontzertua 20:00etan hasiko da eta sarrerak 6 euroan eros daitezke, Civivoxean bertan zein online, www.pamplona.es eta www.pamplonaescultura.es webguneetan.

Martxoaren 17an, ostiralarekin, Sergio Peris-Mencheta aktore eta zuzendari ospetsuak itxiko du Eszenatokiak zikloa, Iturramako Civivoxera ekarriko duen A voz en cuello izeneko poesia- eta musika-ikuskizunarekin. Ikuskizuna Mario Benedettiren El porvenir de mi pasado laneko kontakizun batean oinarrituta dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!