Otsailean 522 langabe gutxiago izan dira Nafarroan

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 2a, 09:41

Langabeziaren zerrenda Nafarroan 40.720 pertsonak osatzen dute. 

Langabeziaren datuak ezagutu ditugu gaur. Otsailean 522 pertsona gutxiago izan dira lanik gabe. Langabeziaren zerrenda Nafarroan 40.720 pertsonak osatzen dute.

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak eman du datua. Urtarrileko datuekin egin dugu alderaketa, eta joan den urteko otsailarekin eginda, 4.376 lagun gutxiago daude langabeziaren zerrendan. 

Gizarte Segurantzan izen emandakoen kopurua ere argitaratu dute gaur. 263.801 herritarrek dute emanda izena horretan, duela urtebete baino %2,61 gehiagok. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!