Frankismo garaiko errepresioaren ahotsak islatu ditu Joseba Ezeolazak liburu batean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 1a, 09:43

Camino Oscoz y otras historias del 36 liburua salgai dago jada liburu dendetan. Aitzinsolasa Manuela Carmenak, Madrilgo alkateak, egin du. 

Labetik atera berria. Camino Oscoz y otras historias del 36 liburua. Joseba Ezeolazak idatzitakoa:"Frankismoak eragin zituen biktimez hitz egiten denean, ahaztuak izan dira garai hartan errepublikazaleen artean borrokatu zuten emakumeak. Horien artean, Camino Oscoz"

Memoria Historikoa oso gertutik bizi izan du Ezeolazak haurra zenetik. Liburua idazterakoan, zailtasunak ere izan ditu gertaeren lazgarritasunarengatik. "Ezinbestekoak dira halako egiak argitaratzea2, esan du. 

"Liburuaren aitzinsolasa emakume batek idatzia du. Ez nolanahikoak", esan du idazleak. Manuela Carmena Madrilgo alkateak idtzi dio hitzaurrea. Emakumea eta errepublikazalea delako eta elkar ezagutu zutelako duela zenbait urte. 

Gaurtik aurrera salgai dago Camino Oscoz y otras historias del 36 liburua ohiko liburu dendetan.  

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!