Haur eta Lehen Hezkuntzako aurre-matrikulazioaren datuak ezagutarazi ditu Hezkuntzako kontseilariak. Erriberrin, Allon eta Antzinen irekiko dituzte D ereduko lerroak. Herri bakoitzean dagokion eran noski: Allon eta Antzinen eskola txikien neurrira zabalduko dute lerroa. Ikastetxe publikoetako izen emateak gora egin du itunpekoak baino gehiago eta eremu ez-euskaldun deritzon horretan egindako informazio kanpainak fruituak eman dituela nabarmendu du Jose Luis Mendozak.