Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Greba mugagabea hasi dute Capraboko 18 langileek

Euskalerria Irratia 2017-02-27 14:10   Ekonomia  Nafarroa

Capraboko 18 langile kalean geratuko dira Caprabo saltokiak itxi eginen dituztelako. Euren eskaera, Eroskik birkoloka ditzala edo kaleratze duinak ziurta diezaiela. 

Greba mugagabea hasi dute Capraboko 18 langileek
Capraboko langileen agerraldia greba mugagabea iragartzeko. Arg:@oalocas | Ikusi handiago | Argazki originala

Capraboko 18 emakume. Kalean geratuko dira Caprabo saltokiak itxi eginen dituztelako. Euren eskaera, Eroskik birkoloka ditzala. Joan den otsailaren 10ean jaso zuten kaleratze eskutitza eta ordutik, behin bakarrik bildu dira enpresarekin, eta langile horien eskaerak helarazteko baino ez zen izan.

Oraindik, erantzunaren zain daude. Baina gaurtik, greba mugagabean izanen dira. Hala azaldu digu LAB sindikatuko.

Greba mugagabea egitearekin batera kalean mobilizatzen segitzeko asmoa ere badute. Gaur, gazteluko plazan elkartuko dira 18:00etan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa