Ostegunero legez, Iruñeko zinegotzien solasaldia izan dugu: EH Bilduko Patri Perales, Geroa Baiko Itziar Gomez eta Aranzadiko Aitor Balbas. Txantreako auzokideen kezkez eta arazoez hitz egin dugu, bereziki. Atzo, Mas eta Ibarretxe Donostiako Kursaalen izan ziren erabakitzeko eskubideaz solasean. Bertan izan zen Ainhoa Arano kazetaria eta ekitaldiaren kronika egin digu. Lurraren tankerako zazpi planeta aurkitu dituzte, elkarrekin, eguzki sistematik kanpo. Urrutiko unibertso horietara joan aurretik, gure mundu hau hobetzeko aukerak aztertu ditugu Maite Arraiza filosofoarekin. Saioaren azken zatian, Metropoli Foraleko liburutegian barneratu gara Arantxa Urretabizkaia idazlearen "Bidean ikasia" liburuaz mintzatu zaizkigu Mikel eta Fermin Erbiti kazetari eta literaturzaleak.