30 talde gehiago izanen dira uztaileko Hatortxu Rock jaialdian

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 22a, 09:22

Lendakaris Muertos, Txuma Flamariqye & The Zaratamakers, Dakidarría, Riot Propaganda, Hibakusha, , Auxili, Akerbeltz, El Diluvi eta Revolta Permanent izanen dira, besteak beste.

30 talde gehiago igoko dira oholtzara uztailaren 27tik 30era Lakuntzan eginen duten Hatortxu Rock elkartasun jaialdian: Green Valley, Amparanoia, Bad Sound, Strombers, Non Servium, Zopilotes Txirriaos, Hesian, Lendakaris Muertos, Txuma Flamariqye & The Zaratamakers, Dakidarría, Riot Propaganda, Hibakusha, Auxili, Akerbeltz, El Diluvi, Revolta Permanent, The Guilty Brigade, Zea Mays, Tximeleta, Elepunto Vs Jotatxo, Occhi di Farfalla, Oreka Tx, Txarango, The Icer Company, Izerdi Gorria, Def con Dos, Leihotikan, Raperos de Emaus & The Titanians, Lurra eta Zoo.

Etxean izan arte

"Ia 350 euskal herritar daude oraindik espainiar zein frantziar estatuetako espetxeetan dispertsatuta, honek senide eta lagunentzat suposatzen duen zigor eta bizi zein arrisku ekonomiko guztiekin. Beste ehunka herritar dira Euskal Herrira itzuli ezin direnak. Horregatik diogu 20. ediziora iristea ez dela ospatzekoa, baina egoerak honela dirauen bitartean Hatortxu Rockek lanean jarraituko duela berresten dugu. Denak etxean izan arte". Horra Hatortxu Rockeko antolatzaileek egindako irakurketa.

Sarrerak, salgai

Sarrerak salgai dituzue esteka honetan. Promozio moduan, 60 euroren truke lau egunetako bonoa eros daiteke, kanpina barne egonen litzatekeelarik. Promozio hau aste batzuetan luzatuko da, edo sarrerak agortu arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!