Zubieta eta Iturengo inauterietan hildako animaliak erabili izana ikertzen ari dira

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 22a, 08:12

Basoko fauna eta bertako biztanleak babesteko 1993 Foru Legeari jarraiki legez kanpokoa da hildako animaliak erakustea. Foruzaingoak abiatu du ikerketa, gertatutakoa argitzeko.

Urtarrilaren 30ean eta 31n Iturengo eta Zubietako inauterietan gertatutakoa ikertzen ari da Foruzaingoa, sare sozialen bidez zabaldutako irudiek hautsak hauspotu baitituzte, hainbat lagun ikusten dira-eta animalia hilak baita haien tripakiak ere erakusten. 

"Animaliak bizirik edo hilik izatea, bertakotzea eta trafikoa" debekatzen ditu lege horren 8. artikuluak, baita "inportazioa, esportazioa, salmentarako erakustea eta erakustaldi publikoa" egitea ere. Horregatik, lege haustura egon ote den ikertuko dute. 

Alkatea, mehatxatuta

Iturengo alkate Mari Jose Bereaurekin kontaktuan jarri da Foruzaingoa eta kezkatuta azaldu da gertatutakoaz geroztik; mehatxuak eta irainak jaso ditu, herrian animalia hilak erakutsi dituztela-eta sortutako polemikaren harira. Heldu den urteetarako "konpromisoa" azaldu du alkateak, animalien erakustaldiekin amaitzeko.

Debekatuta dago erakutsitako zenbait animalia ehizatzea eta gune zehatz batzuetan hartzea ere bai. Beraz, beste lege haustura bat ere egon liteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!