Espainiak bidali die Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari Itsaso-Orkoien 2 tentsioko linearen berregokitze eta indartze proiektuaren ingurumen agiria. 220 kilowatteko linea indartzeko, Red Electrica Españolak 36 euskarri gehitzea aurreikusi du. Autopista Elektrikorik Ez plataformak besteak beste salatu du, hori guztia egiteko zuhaitzak bota egin beharko dituztela: pagoak eta haritzak batez ere.
Argindar sare horren berregokitzeak bazterrean utzi beharko luke Deikaztelu-Itsaso goi tentsioko linearen proiektua, hura 400 kilowattekoa. Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu die konpromisoa har dezatela horretarako. Alegia, aitor dezatela bi linea horiek bateraezinak direla eta Itsaso-Orkoien 2 linea berritzeak beste linea baztertzea ekarri behar duela.
Autopista Elektrikorik Ez plataforma bereziki kezkatua dago Nafarroako Gobernuarekin. Manu Aierdi presidenteordearekin bilera eskatu zuten duela zenbait hilabete eta oraindik ez dute erantzunik jaso. Oraingoan Lehendakariaren atea jo dute, hark hartuko dituelakoan.