ELA: "Nafarroa paradisu fiskala da sozietate zerga dela-eta"

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 21a, 13:32
Argazkia: Mitxel Lakuntza eta Iñaki Zabaleta, gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan.

2016an, Nafarroak 2007an baino 377 milioi euro gutxiago bildu ditu sozietateen gaineko zergaren bidez, Barne Produktu Gordina handiagoa den arren, ELAk salatu duenez.

"Nafarroa paradisu fiskala da sozietate zerga dela-eta", esan du Mitxel Lakuntza ELAko kideak. Nafarroak Europako batez bestekoak baino 234 milioi gutxiago jasotzen ditu sozietateen gaineko zerga medio. Hori da ELA sindikatuak gaur goizean salatutakoa. Zehazki iaz orain hamar urte baino 377 milioi euro gutxiago jaso zituen.

Zergen bidez bildutako 3.250 milioi euroetatik sozietate zergatik, 216 baino ez datoz, hau da, %6,6. Iñaki Zabaleta ELAko ikerketa bulegoko arduradunak azaldu du Lan Errenten Gaineko Zergak direla bildutakoaren gehiengoa: %34,3. 

Kritiko azaldu da ELA sindikatua aurtengo bilketaren, Nafarroako Gobernuak aurreikusi baino gehiago bildu baitu lan errentei esker, hamabi milioi gehiago hain justu; eta uste baino gutxiago, aldiz, Sozietateen gainerko zergekin. 13,1 milioi euro, alegia.

Behera egin du, gainera, Sozietateen gaieko zergak 2007az geroztik, gainontzekoek goranzko joerari eutsi dioten bitartean. 

Langileen bizkar

Sozietateek %28 ordaindaindu beharko lukete zerga dela eta, baina onura fiskalei esker eta porrot egin dutela argudiatuz, enpresen %46,2k ez dute ordaintzen. Izan ere, onurak izatekotan baino ez dute zerga pagatu behar. ELAtik sozietateek "trikimailuak" erabiltzen dituztela ziurtatu dute, iruzur fiskalarekin zuzenki loturiko arazoa dela esatearekin bat.

Gauzak nola diren, ondorioak eta aurrera begirako urratsak zehaztu ditu ELA sindikatuak. Mitxel Lakuntza Nafarroako ELAko koordinatzaileak salatu du langileen bizkar erortzen direla zergen %88, BEZa eta lan errenten bitartez. 

Ildo beretik, gero eta "injustuagoa" da Nafarroako fiskaltasuna herritarrentzat, enpresek kontribuzioa handitzen ez duten bitartean, ELAko kide Lakuntzaren aburuz. Nafarroako koordinatzaileak esan du erreforma fiskala dekla behar dena. 

Neurri zehatzak ere galdegin dituzte: hala, sozietate zergaren tasa nominala %35ean ezartzea proposatu du ELAk, baita gutxieneko tributazio efektiboa %24an izatea. Era berean, kenkari fiskal erregresiboak mailaka ezabatzearen alde azaldu da eta familia ondare handiak zerga hori ez ordaintzearen kontra. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!