Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua bertan behera uzteko proposamena

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 20a, 14:32
Argazkia: Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua "iruzurra" dela salatzeko egindako elkarretaratzea, artxiboko irudi batean.

Lege proposamena aurkeztu dute EH Bilduk eta Ahal Duguk, Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua ahalbidetzen duen 22/2014 legea indargabetzeko.

Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua bertan behera geratzeko eskatu dute EH Bilduk eta Ahal Duguk; hura existitzea ahalbidetzen duen 22/2014 legea indargabetzeko proposamena tramitera onartu dute.

Lauko taldeko kide diren Ezkerrak eta Geroa Baik ez dute babestu EH Bilduren eta Ahal Duguren porposamena, hala ere, Geroa Baik "aztertu" eginen du proposatutakoa.

"Klientelista" eta "agortuta"

Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren ordez Gizarte eta Ekonomia batzordea erabili dadin proposatu du EH Bilduk, izan ere, Adolfo Araizen hitzetan, "klientelista" da Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua eta "agortuta" dago. 

“Alternatiben” inguruan mintzatu da Ahal Duguko Laura Perez, aldiz; barruan "eragile gehiago" barnebilduko lituzkeen organo bati buruz, alegia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!