Xabier Terreros nagusi, Aurizko final-laurdenean

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 20a, 09:09

Martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Lesakako bertsolariak

Ehun bertsozale inguru elkartu dira gaur Auritzeko Kultur Etxean, 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-laurdena jarraitzeko. Horien aurrean aritu dira kantuan Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Ioar Tainta, Alazne Untxalo, Patxi Castillo eta Joana Ziganda. Lehen parte hartzea izan du txapelketan Zigandak. Iker Mundiñano aritu da gai-jartzaile zereginetan.


Saio puntugarriaren ostean, Xabier Terrerosek eskuratu du puntu gehien, 321,5 , eta hortaz, martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den bigarren finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Saioa Alkaiza, Patxi Castillo, Alazne Untxalo, Ioar Tainta eta Joana Ziganda. Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 30tatik.

Honela geratu da saioko puntuazioa:


Xabier Terreros 321,5

Saioa Alkaiza 296,4

Patxi Castillo 288,5

Alazne Untxalo 280

Ioar Tainta 262

Joana Ziganda 248

Informazio gehiago: Nafarroako Bertsolari Txapelketaren webgunea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!