Julio Soto garaile, Tafallako final-laurdenean

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 20a, 08:42

Martxoaren 18an Beran jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du egungo txapeldunak.

150 bertsozale inguru bildu dira Tafallako Kulturgunean, txapelketari hasiera emateko.
Giro beroz bete da Tafallako Kulturgunea, 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen final-laurdena bertatik bertara jarraitzeko. 150 bertsozale ingururen aurrean aritu dira Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Kotte Plaza, Mikel Lasarte, Iban Garro eta Sahats Aleman.

Azken horrek lehen aldiz hartu du parte txapelketa batean. Sei bertsolarien agurrek eman diote hasiera aurtengo txapelketari. Alaitz Rekondok egin ditu gai-jartzaile lanak.


Saio puntugarriaren ostean, Julio Sotok eskuratu du puntu gehien, 343,5, eta hortaz, martxoaren 18an Beran jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Iñigo Olaetxea, Kotte Plaza, Mikel Lasarte, Iban Garro eta Sahats Aleman. Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 30tatik.

Honela geratu da saioko puntuazioa:

Julio Soto 343,5

Iñigo Olaetxea 307,5

Kotte Plaza 290,5

Mikel Lasarte 284

Iban Garro 273

Sahats Aleman 251,5

Informazio gehiago: Nafarroako Bertsolari Txapelketaren webgunea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!