'Gordo' pankartarengatik 4.000 euroko isuna ezartzea proposatu du Indarkeriaren Kontrako Batzordeak

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 17a, 10:34

Argazkia: Sadar futbol zelaian zabaldutako pankarta.

Sanferminetako talde bortxaketaren ustezko egileetako baten ezizena da 'Gordo'. Estadiora sartzea ere debeka dakieke pankarta paratu zutenei.

Sevillako zale zenbaitek "gordo" zioen bandera bat zintzilikatu zuten Sadarreko harmailan, urtarrilaren 22an Osasunak eta Sevillak jokatu zuten partidan. Eta, hain zuzen, hori da sanferminetako talde bortxaketan parte hartu zuen gizonetako baten ezizena.

Hautsak harrotu zituen gertaerak: Iruñeko Udalak, Nafarroako Parlamentuak eta Gobernuak gaitzespen agiriak kaleratu zituzten.

Orain, Indakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren Kontrako Estatuko Kirol Batzordeak gertatutakoa ikertu, eta 4.000 euroko isuna proposatu du, baita leloa paratu zuten horiei Sadarrera sartzeko debekua ezartzea ere. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!