Zigor Kodean 'terrorismo' delituaren definizioa aldatzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 17a, 09:52
Argazkia: Altsasuko gertakaria da gogoan izan zutenetako bat.

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak aurkeztutako mozioak Gorte Nagusiei eskatu die 2/2015 legearen bitartez definizioa bertan behera uzteko, "salbuespen politikaren parte" baita.

'Terrorismoa' delitua zer den beste era baten definitu dadila eskatu du Nafarroako Parlamentuak, mozio baten bidez. Gorte Nagusiei zuzendu die eskaria, hain justu 2/2015 Legeak jasotako definizioa aldatzeko. 

"Deigarria da ETAren mehatxua desagertu eta lau urte geroago, Estatuak aurreko legealdian zigor kodean terrorismo delituaren modifikazioa egitea, Alderdi Popularraren gehiengo absolutua baliatuta", adierazi du mozioak. Lauko taldeko kideen arabera, "lausoa" da terrorismo hitzaren definizioa. "Atzean erakunde bat egon gabe terrorismoa" egon litekeela gaitzetsi dute.

"Salbuespen politikaren barruan" daude adiezpide horiek, Geroa Baiko kide Unai Uhaldek esan duenez. Altsasu izan du gogoan parlamentariak, eta, esaterako, kasu horretan, hainbat legegegilek kontrako jarrera izan zutela gogorarazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!