Kaleratutako hemezortzi langileak hartu ezean greba mugagabea eginen dute Caprabon

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 16a, 08:26
Argazkia: Txantreako Capraboaren aurrean egindako elkarretaratzea. / @AhotsaInfo

Eroski Taldeak langileak botatzea kritikatu du Langile Batzordeak eta, esan, taldeak irabaziak dauzkala eta birkolokatu ditzakeela. Batzordea Eroskirekin bilduta zela jakinarazi zieten langileei kalera zihoaztela. 

Kalera botako ditu Eroski Taldeak hemezortzi lagun, "irabaziak baditu ere". Hori da Enpresa Batzordeak salatu duena: izan ere, urteak daramatza langile gehiago eskatzen, "lanez gainezka" zeudelako, eta, beraz, orain jendea kanporatzea ez zaie ulergarria. Horregatik, botatako hemezortzi langileak berriz kontratatu ezean, "greba mugagabeari" ekinen diote langileek, hilaren 27tik aurrera.

Enpresa Batzordearen arabera, Eroski "gai" da hemezortzi pertsona horiek guztiak Nafarroan "birkolokatzeko", "une honetan borondatea da faltan duen bakarra".

Batzordea Eroskirekin bilduta zela jakinarazi zieten langileei kalera zihoaztela, negoziazioak oraindik martxan ziren bitartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!