Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Otsailaren 24tik 26ra, 'Navartur' turismo azoka

Euskalerria Irratia 2017-02-15 14:06   Ekonomia  Nafarroa

Baluarten izanen da azoka, bidaia, eskaintza eta merkealdiekin.

Otsailaren 24an, 25ean eta 26an Navartur Turismo azoka izanen da, Baluarten, "bidaia, eskaintza eta merkealdiekin".

Aurtengoa hamabigarren aldia izanen da; errotutako hitzordua da Navartour, jada: horren adibidez, 2016ko azokara 33.000 bisitari joan izana. 

"Bidaiak, gastronimia, ardoak, paisaiak, koloreak, erritmoak…" hori guztia izanen da Navarturren. Aurten berrikuntzekin dator, gainera, esaterako, Caceresko, Errioxako eta Peruko eskaintzak eramanen dituzte, aurreko urteetan ez bezala.

Gainontzekoan, zer? Bada, makina bat tokiren inguruko informazioa jasotzeko aukera egonen da. Buthan, Tanzania, Bietnam, Katalunia, Gaztela eta Leon… 400 postu baino gehiago montatuko dituzte Nafarroako Gobernuak eta Turismoari lotutako agentzia zein eragileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa