Unitate didaktikoa aurkeztu du Korrikak

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 15a, 13:32
Argazkia: Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria; Asier Amondo, Korrika-ko ardunaduna; eta Xan Aire, Ikastolen Elkarteko kide eta unitate didaktikoaren egilea.

Elkarlanean sortu dute AEK-k eta Ikastolen elkarteak Korrikaren inguruko nondik norakoak azaltzen dituzten bost liburuxkak, 3 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Doan deskargatu eta erabil daiteke.

AEKren eta Ikastolen elkartearen eskutik, Korrikaren inguruko nondik norako guztiak ezagut ditzakete 3 eta 19 urte arteko ume zein gazteen: bost liburuxka kaleratu dituzte eta doan deskargatu eta erabil daitezke.

Besteak beste, Irria aldizkariak Korrikaren inguruan egindako ipuin bat; Maika Etxekopar, Dani Alvarez, La Basu eta Ander Larunbe sortzaileen testigantzekin atondutako 'Batzuk' dokumentala, 'Zirkorrika' kanta eta Korrikaren jaiotza azaltzen duen bideoa bildu dituzte, unitate didaktikoan. Xan Aire Ikastolen Elkarteko kide eta unitate didaktikoaren egileak azaldu du Korrikaren “lekukoa” pasa nahi dietela datozen belaunaldiei.

Uholdea da korrika

Asier Amondo Korrika arduradunak azaldu du Korrika "ekimen kolektiboa" dela, “uholdea”, euskaltzaleak batzeko orduan, eta, horregatik, ikastetxeak inplikatzea ere garrantzitsua dela.

Gaurtik aurrera, Korrikaren unitate didaktikoa Korrikaren webgunetik bertatik eta Ikastolen elkarteko webgunetik deskargatzen ahalko da, nahi duten guztiek erabil dezaten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!