"Hirigintza pelotazo" esateagatik isuna jarri diote Baztango alkate ohiari

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 14a, 14:10

Auzitegiek kondenatu egin dute Garbiñe Elizegi Baztango alkate izandakoa Aroztegia proiektua "hirigintza pelotazo" izendatzeagatik.  

Baztango alkate ohia, Garbiñe Elizegi, kondenatu dute Aroztegiako proiektua “pelotazo espekulatibo edo hirigintza pelotazo” izendatzeagatik. Hala, zigorra ere ezarri diote: 1.000 euro ordaindu beharko ditu Aroztegia Jauregiaren "izen onean legez kontrako" esku sartzeagatik.

Epaia oraindik ere errekurritua izan daiteke baina gaur, Iruñeko Auzitegiak ebatzi du “pelotazo” adiera, enpresa pribatu baten aurka egindakoa dela, inolako erlaziorik ez duena arlo politikoarekin eta hitz horren erabilera ez zela beharrezkoa euren iritzia emateko.

Epaiketan, auzi jartzaileak 36.000 euro eskatu zizkion indemnizazio gosara, Ministerio Fiskalak eta alkate ohiak eskatu zuten demanda hori bertan behera uzteko.

Alkate ohiaren aldetik, magistratuak nabarmendu du, informazioa helarazteaz gainera eta justizia jauregiaren aurrean, libreki adierazi dezakeela bere iritzia Palacio de Aroztegia SLren inguruan, are gehiago interes orokorreko gaia denean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!