'Ni, Arga' dokumentala ikusgai sarean

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 8a, 10:23

"Aldudetako pagadien artetik, Urkiagaren magalean beheiti eta Funeseraino, Nafarroa Garaiko biztanle gehienen ibaia nauzue. Amuarrainak, igarabak, bisoiak eta txipak dira nire auzokide fidelak"


Lehen pertsonan mintzatzen da ibaia "Ni, Arga" izeneko dokumentalean. Labrit Multimedia etxeak ibaiei eskainitako bildumaren azken lana da honakoa. Bere bazterretan bizi diren herritarrei iraganaz, orainaz eta geroaz hitz egiten die Argak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!