20. KORRIKArako egindako 'ZIRKORRIKA' abestiaren materiala eskura!

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 7a, 19:54

Abestia, bideoklipa, karaokea, hitzak, fitxa teknikoa, playbacka, partiturak... dena ikastetxeak, musika-eskolak, txarangak eta musika-taldeen eskura jarri du Korrikak.

'ZIRKORRIKA' abestiaren materiala dago www.korrika.eus webgunean edozeinek hartzeko moduan.  
Era berean, abestiaren partiturak ere aurki daitezke, Xabier Zabalak sortuak: abestiaren scorea, hainbat musika-tresnari dagozkion partiturak, txirula eta  DOn dauden instrumentu guztiak jotzeko argibideak, baita txistua eta FAn dauden instrumentuak jotzekoak ere. Materiala: HEMEN.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!