Bardean benetako armekin eginen dituzte maniobrak bihar eta etzi

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 7a, 07:59
Maniobra militarrak eginen dituzte egunotan. Arg: eitb.eus

"Benetako maniobra militarrak" eginen dituzte aste honetan Bardeako Tiro Poligonoan. Inguruko zenbait eremu itxi eginen dituzte "segurtasuna" mantendu ahal izateko. 

Benetako armak erabiliko dituzte bihar eta etzi Bardeako Tiro Poligonoan ariketak egiteko. Eremu horren inguruan zenbait bide itxi eginen dituzte "segurtasuna" ziurtatu nahian. Bardenas ya! taldeak salatu du "beste behin arriskuan jarriko dituztela Bardeako eremuak eta herritarrak". Bardeako Komunitatearen weborrian jasotako informazioari esker jakin du talde horrek aste honetako jardueraren berri. 

Nafarroako Gobernuari eskatu diote ikertu dezala zertara bideratzen duen Bardeako Komunitateak ariketa horiengatik ateratzen duen dirua: "Kontuak eskatu diezazkietela, ordainagiriak eta ardurak hartu behar badituzte, har ditzatela". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!