Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako biktimak aitortzeko, ekitaldia

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 6a, 08:08

> Otsailaren 18an eginen dute "aitortza eta erreparazio" ekitaldia. Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria departamentuan 12:00etan. 
> UPN eta PPko alderdikide zenbaitek kritikatu egin dute ekitaldia:

  • Sergio Sayas (UPN): "ETAren estrategia jarraitzen du, gerra bat egon zela irudikatu nahi dute baina terroristak eta biktimak baina ez dira egon". 
  • Ana Beltran (PP): "ETAren biktimak iraintzen ditu Gobernuak".

Otsailaren 18an Nafarroako Gobernuak ekitaldia eginen du INAPen, Kultura, kirola eta Gazteria Departamentuaren klaustro isabeldarrean. Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimendu eta erreparazio ekitaldia izanen da. Ekimen hori Legeak jasotzen duen arau baten baitan eginen da: 2015ean parlamentuak aurrera atera zuen PSN, Bildu, Aralar, Izquierda-Ezkerra eta Geroa Bairen aldeko botoekin eta UPNk zein PPk aurkako botoa eman zuten. 

Biktimatzat hartuko dituzte egun horretan Mikel Zabalza, Gladys del Estal, German Rodriguez, Jose Luis Cano eta Mikel Arregi. 

ETAren biktimei iraina

UPN eta PP alderdietako ordezkariak sututa azaldu dira sare sozialetan Nafarroako Gobernuaren izenean, Uxue Barkosek sinatuta, gonbidapena jaso dutenean. Otsailaren 18ko ekitaldi horretara joateko gonbidapena jaso eta mezuak idatzi dituzte. UPNko Sergio Sayasek esan du halako ekitaldiekin ETAren estrategia jarraitzen duela foru gobernuak eta gerra bat egon zela irudikatu nahi dutela, nahiz, terroristak eta biktimak baino ez egon. PPko Ana Beltranek berriz ETAren biktimak iraintzea leporatu dio Gobernuari. "Onartezina da terrorismoaren aurka borrokatu direnak terrorea eragiten zutenekin parekatzea", esan du Beltranek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!