Merkantzia eta pertsonen garraioa ahalbidetuko duen trenbide sarea, etorkizunerako erronka

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 1a, 14:12
De la Serna Ministroa eta Aierdi Garapen Ekonomikorako presidenteordea.

Manu Aierdi kontseilariak atzo Ministroarekin izandako bileraz hitz egin du: Orain arte mahai gainean dagoen hitzarmena zaharkitua dagoela uste dute bi aldeek, eta are gehiago, juridikoki, egingarria ote den ere zalantzak daude, baita ekonomikoki ere. 

Espainiako Gobernuak eta Nafarroakoak ikuspegi "berbera" dute "trenbideari" dagokionez. Hala esan du Garapen Ekonomikorako presidenteorde Manu Aierdik. "Orain arte mahai gainean egon den hitzarmena zaharkitua dago, eta are gehiago, De la Serna Ministroak adierazi zuen juridikoki, egingarria ote den ere zalantzak zituela, baita ekonomikoki ere".

Gauzak horrela, abiadura handiko trenaz ez direla ari nabarmendu du Aierdik. Alegia, tren lasterrak, orain arteko planteamenduarekin, ahalmen mugatua duela. Pertsonak garraiatzeko baino ez du balio eta hori, gaudenetan egonda, motz gelditzen dela.

"Merkantziak eta pertsonak garraiatuko duen trenbide sarea prestatze da etorkizuneko erronka", azaldu du. Horretarako, ikertu eginen dute orain arteko hitzarmena eta egokitzera joko da.

Etorkizun hurbilera begira jarrita ikertu eginen dituzte Nafarroak izanen dituen trenbide berrirako aukerak eta egokienak hautatzeko moduan izanen dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!